Gipuzkoako Lurralde Historikoan, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna sustatuko duten inbertsioak egiteko laguntza programetarako dirulaguntzak.
EAEan eta Estatuaren barruan zaldi, asto eta mandoak lekualdatzeko beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea edota nahi izanez gero, lekualdatzen diren abereak Zaldien Erroldan bajan ematea.
Dokumentazioa eskuratzea behiak hiltegira edo Estatuko beste ustiategi batera lekualdatzeko edota datu baseetan animalien mugimenduen berri ematea (REMO).
Abere lehiaketetan instalazioak kontrolatzea; parte hartzen duten animalien ongizatea bermatu dadin, iristen direnetik jatorrizko ustiategira edo beste batera joaten diren arte.
Saneamendu kanpainak egin ondoren, ustiategiek jasotzen duten osasun kalifikazioa, eta, horren arabera, animalien mugimenduak debekatu edo mugatu daitezke.
Abeltzaintza elkarteekin elkarlanean, prozesu jakin batzuk kontrolatzeko borondatezko zenbait kontrol programa, ustiategietako animalien osasun egoera hobetzeko.