Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak eta beken luzapenak. Ikasketa alor hauek sartzen dira: musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, moda diseinua eta arkitektura.
Nicanor Zabaleta musika beka, interpretari bakarlari gisa aritzeko espezializazio ikasketak egiteko, biolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua instrumentuarekin.
Kultur Mezenasgoa sustatzeko zerga onuren eta zerga pizgarrien programa. Interes sozialtzat jotako kultur proiektu edo jarduerak burutzeko parte hartze pribatua da mezenasgoa.