Gordailuari edo foru museo bati ondare interesa duten objektuak (interes etnografikoa edo artistikoa) inolako kontraprestazio ekonomikorik gabe emateko eskaintza.
Ondareari buruz indarrean dagoen araudia betez, nahitaezkoa da Gipuzkoako lurraldean aurkitzen den material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa Gordailuan entregatzea.
Jabetza publiko zein pribatuko museoetarako diru laguntzak, museo horien eginkizunak garatzera bideratutako dinamizazio, kudeaketa eta egokitzapen jarduerak sustatzeko asmoz.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpena Gordailuak nola egingo den finkatzen da, bai eta ebazpen horretan aurreikusitako baldintzak eta epeak azaldu ere.
Arkeologia eta paleontologiako material hauskorren kontserbazioa eta zaharberritzea kudeatzen da, Gipuzkoan egiten diren esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoetan, bai in situ, bai tailerrean.
Hirugarren pertsonei museoetako barruko edo kanpoko espazioak lagatzea hainbat jardueratarako: hitzaldiak, aurkezpenak, ospakizunak, elkarrizketak, etab.