Garapenerako Laguntza Batzordeko zerrendako herrialdeetan ekintza humanitarioak egitea, edo natur hondamendien eraginez edo gatazka armatuen ondorioz sortutako larrialdiko premiei erantzutea.
Proiektu hauek gizartearen baitan kontzientzia kritikoa sortzeko tresna egokia dira, erantzunkidetasun eta hiritartasun unibertsaleko ideiatik abiatuz.
Diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko erakundeek giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza defendatzeko eta hedatzeko proiektuak gauzatzea.
Diru laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalek udal proiektuak egiteko, hartara bakea behin betiko eta modu atzeraezinean ezar dadin, gizarte bizikidetza bideratu dadin, etab.
Diru laguntzak memoria historikoa berreskuratzearen alorrean Gipuzkoan edo Gipuzkoako jendeak jasandako gertaeren oroimena berreskuratzeko, egia ezagutu eta aitortzea helburu duten proiektuak eginez.