Garraioko Arbitraje Batzordeak erreklamazioak ebazten ditu eta eduki ekonomikoko gatazketan esku hartzen du hiriko, hiriarteko, salgaien eta bidaiarien lurreko garraioei dagokienez.
Enpresak behar duen baimena da, 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan (autobusa), berezkoa duen enpresa-jardueraren osagarri den bidaiari-garraioa egiteko.
Garraioa ez den beste jarduera batean aritzen diren enpresek egiten duten garraioa, baina salgaiak beren jarduera nagusia garatzeko beharrezko osagarri gisa garraiatu behar dituztenak.
Europar Batasunekoak ez diren hirugarren herrialdeetako gidarientzako ziurtagiria ematea, salgaiak edo bidaiariak autobusez garraiatzeko ibilgailuak besteren kontura gidatzeko.