Ekosistema bat eta antolaketa ingurune batzuk sustatzea, inplikazio erantzunkidea eta partekatua duten alderdi guztien artean: pertsonak, enpresa eta lurraldea.
Pertsonek ikaskuntza estrategiak eta funtsezko gaitasunak eskura ditzaten, asebetetze pertsonala, herritar aktiboak, enplegagarritasuna eta gizarte kohesioa lortzeko.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra erraztuko duten eta Gipuzkoako enpresetan berdintasun hori lortzeko oztopoak ezabatuko dituzten baldintzak sustatzea.
Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, etorkizuneko enpleguaren erronkek sortuko dituzten aukerak aprobetxatzeko eta, Gipuzkoako sare sozioekonomikoaren jasangarritasun hirukoitza ziurtatzeko.