Esperimentaziotik abiatuta, Gipuzkoan gastronomia arloaren eraldakuntza sustatzea du eginkizun nagusi ekimen honek, osagaien eta etxeko gaien industrian aldaketak eragiteko xedean.
MUBIL Mugikortasun Berriaren Zentroa espazio fisiko bat da, non mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko jarduera, zientzia eta ezagutza garatuko baita.
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da, eta gure lurraldeko enpresa industrialen zibersegurtasuneko gaitasunak indartzeko eta garatzeko helburua du, haien lehiakortasuna indartzeko.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: bideragarritasuna kontuan hartzen duten merkatu azterlanak; azpiegitura, ekipamendu eta instalazio jakin batzuetan egindako inbertsioak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak: Lurralde osorako zeharkako proiektuak; Donostialdean garatzen diren eta inongo saretan sartu ezin izan diren proiektuak; Sektore jakin batzuei zuzendutako...