Aukera berriak sortzea ahalbidetuko duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta enpresa-eredu iraunkor berrien balio-ekarpenaren bidez.
Aldeko testuingurua sustatzea Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa balio erantsi eta/edo jasangarriko, gaitasun berrien garapeneko eta kalitatezko enpleguko eremuetara eramateko.
Abian jartzea estrategiak, testuinguruak eta dinamikak funtsezko gaitasunak eta ahalmenak eskuratzeko eta garatzeko, bai eta antolaketari lotutako ikaskuntza eta bizitza osoko ikaskuntza ere.
Ekosistema bat eta antolaketa ingurune batzuk sustatzea, inplikazio erantzunkidea eta partekatua duten alderdi guztien artean: pertsonak, enpresa eta lurraldea.
Gipuzkoan pertsonetan oinarritutako enpresa eredu parte-hartzaileagoak sustatzea, enpresetan pertsonen partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.