Aldeko testuinguru bat sustatzea, alde batetik, kalitatezko enplegu jasangarri bat sortzeko, eta bestetik, enplegua eta lantokiak eraldatzeko gaitasunak garatzeko.
Programa honen helburua gazteen kontratazioa sustatzea da, Gipuzkoako enpresetan I+G+b bultzatuz. Lehen enplegua lortzen duten gazteen kontratazioa partzialki finantzatzeko erabiliko dira laguntzak.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak: Arreta eta zaintzarako tokiko ekosistemak sortzea eta bultzatzea; Erreferentziazko egoitza/zentroetan esperientzia pilotuak diseinatu eta ezartzea; etab.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak prototipoak egiteko fasean edo industrializazio eta merkaturatze fasean dauden produktu eta zerbitzuak ezartzeko izango dira, espezializazio nitxo jakin batzuetan.
Lerro honen helburua da Gipuzkoako enpresen artean datuen balorizazio prozesua bizkortzea enpresaren eta negozio ereduaren eraldaketa digitala lortzeko.