Esperimentaziotik abiatuta, Gipuzkoan gastronomia arloaren eraldakuntza sustatzea du eginkizun nagusi ekimen honek, osagaien eta etxeko gaien industrian aldaketak eragiteko xedean.
MUBIL Mugikortasun Berriaren Zentroa espazio fisiko bat da, non mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko jarduera, zientzia eta ezagutza garatuko baita.
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da, eta gure lurraldeko enpresa industrialen zibersegurtasuneko gaitasunak indartzeko eta garatzeko helburua du, haien lehiakortasuna indartzeko.
Gipuzkoako ETEen eraldaketa digitala bizkortzeko dirulaguntzak ezarri dira, proiektuen definizioa hobetzen lagunduko duen laguntza espezializatua emanez.
Programa honen xedea da Gipuzkoan terapia aurreratuen lurralde-estrategia bultzatzea ikerketaren eta garapenaren esparruan, Gipuzkoako ekosistemaren lankidetza indartuz.
GFAren eta garapen agentzien arteko hitzarmena, sustapen ekonomikorako gobernantza eredu berria garatzeko oinarriak ezartzen dituena, sinatu duten entitateak.
Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute.