Aitorpen-likidazio baterakoan, entitate taldea osatu eta erregimen berezia aplikatzen dutenen banakako aitorpenetan lortutako emaitzen batura aitortuko da.
Bezeroekin eta hornitzaileekin egindako eragiketak aitortzen dira eragiketa horiek 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute aitorpenaren xede den urte naturalean zehar.
Aurreko hiruhilekoan egindako batasun barruko emateak, esportazioak eta erregimen berezian sartuta egonik, ezarri gabeko hartzaileei emandako zerbitzuak aitortzen dira.
Urte osoan zehar egindako eragiketak Erregimen Orokorrean aitortzen dira. Erregimen Erraztuan, ezarritako indize, modulu eta gainerako parametroen arabera aitortzen dira.