Aldizkakoa ez den autolikidazioa, aldizkako aitorpenak aurkeztera behartuta ez egon arren, kasu jakin batzuetan aitorpena aurkeztu behar duten partikular edota enpresei zuzendua.
Aitortu beharrekoa: borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio fondoen entitate kudeatzaileei eta ordezko sistemetara bildutako entitateei egindako ekarpenak eta kontribuzioak.
Eroslea izango da adostutako prestazioari dagokion atxikipena edo konturako sarrera egingo duena, eskualdatzaile ez-egoiliarrek likidatu behar duten zergaren konturako sarreraren kontzeptuan.
Karga Bereziaren oinarri ezargarria ondasun higiezinen balio katastrala izango da, entitate ez-egoiliarrek aurkeztuta. karga Bereziaren tasa %3koa izango da.