Aurreko hiruhilekoan egindako batasun barruko emateak, esportazioak eta erregimen berezian sartuta egonik, ezarri gabeko hartzaileei emandako zerbitzuak aitortzen dira.
Aldizkakoa ez den autolikidazioa, aldizkako aitorpenak aurkeztera behartuta ez egon arren, kasu jakin batzuetan aitorpena aurkeztu behar duten partikular edota enpresei zuzendua.
Batasun barruko ondasun entregak edo eskurapenak edota eragiketa triangeluarrak egin dituzten zergadunek edota batasun barruko zerbitzuak jaso edo prestatu dituztenek aurkeztu behar dute 349 eredua.
Aitorpen-likidazio baterakoan, entitate taldea osatu eta erregimen berezia aplikatzen dutenen banakako aitorpenetan lortutako emaitzen batura aitortuko da.
Aurreko hilean egindako eragiketak aitortzen dira. Abenduan ez da 320 eredua aurkeztuko, izan ere horri erreferentzia egiten dioten eragiketak urteko 390 ereduan aitortzen baitira.