Eredu hau erabiltzen da erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoren gaineko zergaren kuoten itzulketa partziala eskatzeko, norberaren instalazioetatik kontsumitu denean.
Zehaztu behar da, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den bere titularitateko ibilgailu bakoitzeko, zenbat kilometro egin dituen aurreko urtean.
Eredu hau erabiltzen da gasolio profesionalaren erroldan izena emateko, eta erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoren gaineko zergaren kuoten itzulketa partziala jaso ahal izateko.