Aurreko hiruhilekoan eginiko telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuak nahiz bide elektronikoz emandako zerbitzuak (zerbitzu horien jasotzaileak enpresari edo profesionalak ez badira).
Urte osoan zehar egindako eragiketak Erregimen Orokorrean aitortzen dira. Erregimen Erraztuan, ezarritako indize, modulu eta gainerako parametroen arabera aitortzen dira.
Batasun barruko ondasun entregak edo eskurapenak edota eragiketa triangeluarrak egin dituzten zergadunek edota batasun barruko zerbitzuak jaso edo prestatu dituztenek aurkeztu behar dute 349 eredua.
Aurreko hiruhilekoan egindako batasun barruko emateak, esportazioak eta erregimen berezian sartuta egonik, ezarri gabeko hartzaileei emandako zerbitzuak aitortzen dira.