Eredu hau erabiltzen da gasolio profesionalaren erroldan izena emateko, eta erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoren gaineko zergaren kuoten itzulketa partziala jaso ahal izateko.
Eredu hau erabiltzen da erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoren gaineko zergaren kuoten itzulketa partziala eskatzeko, norberaren instalazioetatik kontsumitu denean.
Kontrol sistema informatizatua produktuak igortzerakoan ez dabilenean erabiliko da, eta haren helburua izango Batasun barruko zirkulazioa babestea zirkulazioa etendura erregimenean egiten denean.
Zehaztu behar da, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den bere titularitateko ibilgailu bakoitzeko, zenbat kilometro egin dituen aurreko urtean.
Informazio errekerimendu bati edo gehiagori erantzutea. Azken kasu horretan, beharrezkoa da zerga bereko aitorpenak izatea eta errekerimenduaren arrazoia berbera izatea guztientzat.