Diruz lagunduko dira erakundearen, produktuaren, zerbitzuaren edo ekitaldiaren karbono aztarna kalkulatzea eta aztarna hori murrizteko plan bat egitea.
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoan bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak ematea arautzea.
Diruz lagungarri izango dira itsasertzeko, ibaietako eta lehorreko espazioetan sakabanatuta dauden zaborren pilaketa fokuak garbitzea eta zaborrak kontrolik gabe ez isurtzeko elementuak jartzea.
Ingurumen arloari eta 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuei lotuta hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa helburutzat dituzten proiektuetarako, ekipamenduetarako eta instalazioetarako.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak abian jartzeko dirulaguntzak, energia-komunitateen edo herritarren energia-kooperatiben araubidean.
Gipuzkoan berrerabiltzeko eta birziklatzeko klusterra. Ideiak eta iritziak trukatuz, lurraldearen benetako beharrak eta aukera berriak antzeman eta aztertzeko.