Udalei hiri-mugikortasun iraunkorreko planak egiteko eta eguneratzeko diru-laguntzak ematea, bai eta plan horietan aurreikusitako neurriak garatzea edota ezartzea ere.
Dirulaguntzak Gipuzkoako Udalei edo haien menpeko entitate publikoei, aire zabaleko espazio publikoetan egindako ikuskizun eszeniko (antzerkia, dantza, zirkua) eta musikalen emanaldiak antolatzeko.
Euskal udalen sarea. Berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka tokiko gobernuetatik kudeatutako programa eta zerbitzuak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea.
Dirulaguntza hauek hirigintza-xede jakin batzuetarako dira; zehazki, udal plangintza orokorra berrikusteko edo Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.
Diru laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalek udal proiektuak egiteko, hartara bakea behin betiko eta modu atzeraezinean ezar dadin, gizarte bizikidetza bideratu dadin, etab.