Gazte Oporraldiak GFAk antolatzen duen udaleku programa bat da; Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta jarduera ludiko-hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.
Dirulaguntzak Gipuzkoako Udalei edo haien menpeko entitate publikoei, aire zabaleko espazio publikoetan egindako ikuskizun eszeniko (antzerkia, dantza, zirkua) eta musikalen emanaldiak antolatzeko.
Diruz lagungarri izango dira itsasertzeko, ibaietako eta lehorreko espazioetan sakabanatuta dauden zaborren pilaketa fokuak garbitzea eta zaborrak kontrolik gabe ez isurtzeko elementuak jartzea.
Dirulaguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzak garbitzeko zerbitzua modu koordinatuan ematen dien kostaldeko udalei, horretarako egindako kontratazioa bitarteko dela.
Ingurumen arloari eta 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuei lotuta hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa helburutzat dituzten proiektuetarako, ekipamenduetarako eta instalazioetarako.