Diru laguntza hauen helburua da jarduera programa egonkorrak (Gipuzkoako kulturaren alorrean finkatuta dauden programak) dituzten irabazi asmorik gabeko kultur entitateak diruz laguntzea.
Euskadiko Antzoki Sarean dauden Gipuzkoako udal antzokietan, arte eszeniko eta musikaren urteko programazioa eta sustapen egitasmoak garatzeko dirulaguntzak.
Gipuzkoako arraunketa modalitateko kirol klubentzako dirulaguntzak; bai trainerua duten arraunketa klubentzako, bai trainerurik ez duten eta aulki mugikorrean lehiatzen diren klubentzako.
Gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak; orobat, identifikatu gabeko behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko dutenak.
Diru laguntzaren xedea da egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko prebentzio eta sentsibilizazio programak egitea, Gizarte Politikako jardueren eremuan.