gerrakoumeak
GERRAKO UMEAK
Gipuzkoako gerrako umeei omenaldia
Gipuzkoako milaka ume, 0 eta 16 urte bitartekoak, behartuta egon ziren beren etxeak, senideak, lagunak, ohiturak… utzi eta, gerran zuzenean parte hartu gabe, gerraren ondorio latzak bizitzera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldi sentikorra egingo die gerrako umeei beren duintasuna berretsi, gogoratu eta unerik zailenetan erakutsitako erresistentzia aitortzeko.
Omenaldia martxoaren 18an, larunbata, izango da, goizeko 11:30etan Kursaal-eko Ganbara Aretoan.