Egunero sortzen da

Gipuzkoa
egunero sortzen da.
Pertsonen ongizate integral handieneko lurraldea izatea da gure asmoa.

Ongizatea ondo bizitzea da. Zu eta zure familia ondo bizitzea. Zure auzokoak. Komunitatean ondo bizitzea. Aberastasuna sortzea da. Eta hori zenbat eta banatuago, orduan eta hobeto. Aurrerabidea da, ingurune berde bat izatea. Zainduta sentitzea da, inor atzean utzi gabe. Lan egitea ez ezik, lana eta familia bateragarri egitea ere bada ongizatea. Berdintasunean bizitzea, baita aukera-berdintasunean ere. Ongizatea da lagunartean zahartzea. Bizi-kalitatea izatea eta kalitatezko etxebizitza izatea. Ongizatea da talentuari hemen eta orain esatea. Osasuna zaintzea, gorputz eta buru. Hori adierazteko modu asko dago: Gipuzkoan diren pertsonak beste. Ongizatea da gu ondo bizitzea. Eta, horretarako, etorkizuneko erronkei erantzun behar diegu, betiere pertsona guztien ongizate integral ahalik eta handiena bermatuko duen Gipuzkoa solidarioa, bizia eta orekatua izaten jarrai dezagun.

Hau da egunero sortzen den Gipuzkoa. Gipuzkoarrei beren bizitzako une bakoitzean ongizate integrala bermatzeko egunero lan egitera bultzatzen gaituena.

Haritz, Hernani

24/11/19

Donostia Ospitalea

 

Nico, Donostia

24/12/4

Donostia Ospitalea

Adam, Errenteria

24/11/18

Donostia Ospitalea

Nolan Karlos, Lasarte

24/11/17

Donostia Ospitalea