Online laguntza

Asistencia - Burukoa

On-line laguntza

Ogi-apurra

On-line laguntza

On-line laguntza

Ongi etorri Gipuzkoako Foru Aldundiaren On-line Laguntza Informatikorako Zerbitzura

Online Laguntza Informatikorako Zerbitzuan sartu

Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua gure webgunean nabigatzen lagunduko dizun Gipuzkoako Foru Aldundiaren txata da. Era berean, laguntza programak edo gune horretako bestelako tresnak nola deskargatu eta instalatzeari buruzko informazioa eskaintzen du.

Teknikari informatikoek haien pantailetan ikus ditzakete ordenagailuan abian jarrita dituzun aplikazioak, eta interneten nabigatu zurekin batera; aplikazio saio bera konpartitzen dute, eta dena denbora errealean gertatzen da. Horrela, ondoko gaien inguruko zalantzak argitu eta arazoak konpon ditzakezu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa.
  • Laguntza programak.
  • Gipuzkoatarian sartzeko baimenak lortzeko modua.

Ohar garrantzitsua:

"Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua" zerbitzuaren bitartez gai informatikoei buruzko galderak bakarrik egin daitezke.

Tramiteetako beste ezaugarri batzuetako galdera zehatzak egin nahi badituzu "Tramiteak" atalaren bitartez egin ahal izango duzu, edo informazio telefonora deitu: 943 113 000 edo 902 100 040.

Ordutegia

Orokorrean:

  • Astelehenetik ostegunera: 8:00 - 17:00.
  • Ostiraletan: 8:00 - 15:00.

Abuztua eta irailean:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00.

Data bereziak:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 20:00:
    • Urtarrilaren 24tik 30era.
    • Apirilaren 18tik ekainaren 26ra.
    • Urriaren 24 eta 25.