Ogi-apurra

Pribatutasuna - edukia

Pribatutasuna eta datu pertsonalen tratamendua

Atari hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) ardurapean dagoena, gipuzkoa.eus eta egoitza.gipuzkoa.eus domeinuetara lotutako web orriek osatzen dute.

Interesdunak ematen dituen datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.

Datu horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dagoen fitxategi egokira gehituko dira, eta ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo indarrean dagoen legeak baimentzen dituen egoeretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak biltzen diren datu pertsonalen tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du, baita horien segurtasuna bermatuko duten neurri teknikoen eta antolaketa neurrien ezarpena ere.

Tratamendu jardueren erregistroa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dauden tratamenduen helburuak Datuen tratamendu jardueren erregistroan jasotzen dira.

Erabiltzaileak web orriaren ataletako batean bere borondatez emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.

Interesdunen eskubideak

Indarrean dagoen araudia betez, interesdunak Gipuzkoako Foru Aldundiko datu babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri daitezke bere datu pertsonalen tratamenduaren inguruan eskaerak bideratzeko eta bere eskubideak erabiltzeko.

Horretarako, datuen babeserako ordezkariari idatzizko eskaera bat bidali diezaiokete edo egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus.

Datuen Babeserako Ordezkaria

Titularra: Igor Canoura

  • Gobernantza departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Gipuzkoa Plaza z.g. 20004 Donostia.
  • Posta elektronikoa: dbo@gipuzkoa.eus
  • Telefonoa: 943 112 111

 

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.​
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorernabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.