Aingirak

Anguilla anguilla, hau da, aingira, angilidoen familiako arraina da eta Asia txikiko, Afrika iparraldeko eta Europako ibaietan bizi da. Anguilla generoaren barruan hamasei espezie baino gehiago daude, bost kontinenteetan banatzen direnak. Beraz, esan daiteke arrain hau mundu osoan ezaguneetarikoa dela.

Aingirek gorputz zilindriko eta luzea dute, bukaeran zapala. Ezkatak dituzte gorputz osoan, baina horien gainean muki geruza bat dute, eta horregatik oso azal labaina dute. Isats, bizkar eta uzki hegatsa elkartuta daude eta horrez gain bi bular hegats txiki dituzte. Buru zapala eta fina dute, eta behe-beraila goikoa baino pixka bat luzeagoa da. Gazteak direnean bizkarraldea oliba berde kolorekoa eta sabelaldea horixka dute. Aingira helduek, sexu-heldutasunera iristean eta ugaltzeko migrazio bidaiarako prestatzean, bizkarraldea gris iluna eta sabelaldea zilar kolorekoa dute.

AngulakJaio zirenetik hiru urte pasa ondoren, aingira larbak txitxardin bihurtzen dira. (Animales del mundo. Plaza y Janes Editores).

Helduaroan, hau da, zortzi eta hamar urte bitartean, arrek 0,60 m-ko luzera izaten dute, eta emeek 1,00 m ingurukoa. Pisua oso aldakorra da eta 3 kilo baino gehiago pisatzen duten aleak apartekoak direla esan daiteke.

Izugarrizko aseezintasuna dute, eta gauetan arrainak, krustazeoak eta barraskiloak jaten dituzte,  egunez zulotan edo lokatzetan ezkutatuta egoten baitira.

Aingirak koipe asko dauka eta haragia proteinatan aberatsa da, herrialde askotan oso preziatua eta plater fintzat hartzen dena. Baina Kantauriko isurialdean, hau da, hemen, benetan preziatua dena aingiraren arrainkumea da; hau da, angula edo txitxardina.

Angula-arrantzaleakAngula-arrantzaleak (Orio, c. 1924). (Argazkia José Luis Echagüe).