Labanagileak

Ebakitzeko lehen tresnak egiteko, gizakiak silex harri-puska zapalak erabili zituen. Horretarako silexezko bi harri elkar kolpatzen zituen, eta teknika berezi baten bitartez, aho zorrotzeko pieza finak egiten zituen. Jarraian, gaur egungo labanen antzekoak diren hortzak egiten zizkioten, hezur edo adar baten puntarekin presioa eginez. Nahiko aurkikuntza adierazgarria izan zen 1991ko irailean Italiako Alpeetako Similauy glaziarrean egindakoa (Austriako mugatik gertu): duela 5.320 urte hil zen gizaki baten gorpua aurkitu zuten, eta oso egoera onean zegoen silexezko laban bat zeukan.

Brontze Aroan hasi ziren material horrekin labanak egiten. Horretarako materiala zuzenean forjatzen zuten edo urtu eta buztinezko ala harrizko molde batean jartzen zuten, gero mailuz nahi zuten forma eman eta labanaren ahoa egiteko.

Labanak, beste produktu asko bezalaxe, historian zehar gizakien premiatara egokitzen joan dira, eta gaur egun asko erabiltzen dira. Labanak egiteko prozedurak eta materialak ere asko aldatu dira.

labanagileen lantegiaDiderot eta D’Alamberten arabera, labanagileen lantegia, XVII. mende bukaeran. Deigarria da leuntzaileen jarrera.