Lan-baldintzak

Alabastroa lantzerakoan materialaren hautsa harrotzen da, eta hori izan daiteke jarduera honen ezaugarri nagusienetako bat. Hautsa jaso eta bahetu egiten da, eta erretxin batzuekin nahastuta “alabastrina” izenekoa lortzen da. Material hori moldeatuta objektu ugari fabrikatzen dira.

Cintruenigon alabastroarekin zerikusia duten jardueretan 300 bat langilek dihardute, orain dela urte batzuk aritzen zirenen erdia gutxi gorabehera.

Produkzioaren zati handiena esportaziora bideratzen da. Batez ere lan margotuak (azido eta boliaren gainean) eta bernizatuak izaten dira.

 

Oharra: Gure esker ona Justo eta Guillermo Navascuesi, Alabastros Aljunakoak, eta Pedro Usarralderi, Cintruenigoko Udaletxekoa.