Bitartekoak

Soledaden tailerra 200 m2 baino handiagoa den lokal batean dago, solairu bakar batean. Argi naturala du eta lanerako ehundegi batzuk, tamaina diferenteetako mahaiak dituztenak, bat hurrupatzeko eta bestea argikoa.

Alfonbrak zaharberritzeko behar dituen tresnak eta materialak denda espezializatuetan erosten ditu. Artisau honek azpimarratzen duenez, lana egoki egiteko behar-beharrezkoa da horiek ongi zaintzea. Besteak beste, honako tresnak erabilt zen ditu: desmineralizatzailea, harilkaiak, kanilerak, mozorkak, irazkia egitekoak, lurrungailuak, eta egokitu daitezkeen xurgatzaileak. Horietaz gain, beste bat zuk ere erabil- tzen ditu, hala nola jostorratzak, metalezko titareak, pintzak, aliketak, guraizeak, eskuilak, ebakigailuak edo ahoak, orratzak, puntzoiak eta orrazeak, horiek guztiak mota eta neurri diferenteetakoak. Gehitu behar dira, gainera, erleen argizaria, hariak, kotoia, artilea eta zuntz mota batzuk.

Telar tailerrak okupatzen duen azalera handia da oso, bertan jarduera mota ugari gauzatu behar baitira, eta, zenbaitetan, zaharberritu beharreko alfonbrak tamaina handikoak direlako. Gainera, kalitate eta kolore askotako lehengai kopuru handiak biltzeko ere erabiltzen du lokala.

Soledad Santiesteban