Amaierarik gabeko historia bat

Titiri eta txotxongiloak idatzi gabeko arte herrikoiaren adierazpena dira. Ez dago fidagarritasunez zehazterik ez non eta ez noiz sortu ziren. Autore batzuek, irudi-men handiz, adierazten dute haitzuloetan aurki daitekeela hauen jatorria; izan ere, gizakia suaren eta horma baten artean jartzean eta, lekualdazean, mugitzen zen itzala agertu zen, eta horrek panpina hauek irudikatzearen beharra sortu zuen.

Oro har, onartu dago Txinan garatu zirela, eta handik India, Egipto eta Greziara pasa zirela, eta, azkenik, Erromara iritsi zirela. Erdi Aroan Elizak Bibliako pasarteak eta mirariak irudikatzeko erabili zituen. Tenpluen barruan ere egiten ziren emanaldiak, baina, azkenean, plaza publikoetan hainbesteko onarpena zuten zaldun ibileren inguruko ikuskizunak hasi zirenean, Elizak tenplue-tatik bota zituen. Hainbat arrazoi direla medio, pentsatzekoa da espaino-lak Ameriketara iritsi baino lehenago ere bertan bazeudela txotxongiloak.

Txotxongiloak erabiltzen zituztenei titiritero izena ematen zitzaien, titiriak erabiltzen zituztelako, baina XVII. mendearen erdialdeaz geroztik izendapen horren barruan beste hainbat ere sartzen ziren, saltokariak, akrobatak, prestidigitadoreak eta txerpolariak, esaterako. Titiritero izenak, zenbait garaitan, konotazio negatiboak izan ditu.

Artesaua

Titiri edo txotxongiloekin ikuskizunak egiteko arteak garrantzi handia izan zuen XIX. mendean, bai eta XX. mendearen erdialdera arte. Hori dela eta idazleek (Goethe, George Sand, Valle Inclán), musikariek (Cluck, Haydn, Bizet, Linz) eta Delacroix bezalako margolariek jarduera honetarako lanak konposatu zituzten.

Azken hamarkadetan eguneroko bizimoduan egoten jarraitzen dute, eta pertsonaia publikoak irudikatzeko erabiltzen dira, politikoak batez ere, gizarteak gaur egun eskaintzen dituen komunikabideak, telebista esaterako, erabilita. Zirkoa da txotxongiloen ohiko beste agertoki bat.

Azkenik, txotxongilo edo titiri mota desberdinen berri emango dugu:

  • Itzala egiteko irudiak: irudi lau hauek hainbat materialez egiten dira eta alanbre edo ziriz mugitzen dira. Argi foku baten aurrean jarrita, itzala proiektatzen dute pantaila batean.
  • Giñolak: irudi hauek oro har buru eta besoak dituzte eta erabiltzen dituen pertsonaren eskuetara egokitzen dira. Hatzen bidez mugitzen dira. Frantziako Lyon hiriko Laurent Mourguet haginlariak pazienteak tratatzen zituen bitartean entretenitzeko asmatu zituela esaten da, XVIII. mendearen bukaera aldera. Beste aldaera bat oso erabilia da panpinaren eskuak panpina bera mugiarazteko erabil- tzen diren zirietan lotuta dituztenak.
  • Marionetak: operadoreak agertokiaren goiko aldetik, publikoak ikusi gabe, maneiatzen dituen harien bidez mugiarazten dira. Hauetako txotxongilo batzuk fabrikatzea nahikoa erraza bada ere, gehienak zailak dira elaboratzen. Tamainari dagokionez, aldatu egiten da baina ohikoena da gizaki baten heren edo laurden baten arteko tamaina izatea. Dena dela, hiru metroko altuera artekoak ere fabrikatzen dira.

Nahitaez aipatu beharrekoa da txotxongilo hauek ekialdeko herrial-deen antzerkian eta beste hainbat kultur adierazpenetan izan duten garrantzia.

Artesaua

Txotxongiloak