Antiguako Ama patatxearen balorazioa

1650ean, Nuestra Señora de la Antigua patatxearen (belaontzia) balorazio zehatza egin zen ontziaren heren bat saldu nahi baitzen. Horri esker ontzi hori osatzen zuten elementu ezberdinak xehetasun handiz zein ziren jakin dezakegu.

 
Deskribapena Balioa
Ontziaren beheko aldea eta bere batela. 200 kobrezko erreal 100 zilarrezko dukat.
Bi txalupek patatxea Zumaiatik Mutrikuraino ekartzea. 40 kobrezko erreal.
Txalupa batekin Zumaiara egindako lau bidaiak, patatxearen egoera. 40 kobrezko erreal.
Guztira 1314 libra pisatzen dituzten sokak, honela banatuak: 335 librako soka nagusi bat, 305 librako beste bat, eta 205 librako beste batzuk. Abenkeak egiteko bi soka puska eta zurtoin nahiz tapakiak, guztira 245 libra pisatu zituztenak; 153 librako beste bi soka eta azkenik 31 librako beste bat. 1.314 zilarrezko erreal.
5 besabete eta erdiko luzera zuen ponpa, ongailuak eta guzti, burdinarik gabe. 30 zilarrezko erreal.
Hamaika belarri eta ziri. 66 zilarrezko erreal.
44 haril zetazko hari. 44 zilarrezko erreal.
Bederatzi olana pieza. Horietako bostek 310 erreal balio zuten, eta beste lauek 265 zilarrezko erreal. 510 zilarrezko erreal.
Bi kupel harrikatz. 96 zilarrezko erreal.
Hiru aingura; handiena 211 librakoa, ertaina 196 librakoa eta txikia 138 librakoa, bakoitza 14 marabeditan. 231 kobrezkoa erreal.
Pinu zurezko bi mastagain, bata masta nagusirako eta bestea trinketerako. 66 zilarrezko erreal.
Bi penol puska. 4 zilarrezko erreal.
Ontzirako sei arraun handi. 30 zilarrezko erreal.
Batelerako lau arraun. 10 zilarrezko erreal.
Ontziko langileentzako eskuargi bat. 4 zilarrezko erreal.
Ehundaka tatxet. 2 zilarrezko erreal.
Ponparako larru puska bat. 2 zilarrezko erreal.
Bi balde eta galleta bat. 2 zilarrezko erreal.
Lau plater eta burdinazko pala bat. 4 kobrezko erreal.
Ontziko tresnak Donostiatik herriraino ekartzea. 16 zilarrezko erreal.
Oin bat burdinazko kable. 4 zilarrezko erreal.
Lehen aldiz Donostiara sokateria enkargatzera joan eta belak ekartzea (guztira bost egun), bigarren aldiz txalupa batean bost lankiderekin Donostiara joatea. Guztira gastatutakoa. 60 zilarrezko erreal.
Masta nagusiak egitea, besteak beste branka-hagaak, belak heltzeko pertxalak, mastagainak eta dibidietaren topeak, guztira 15 ofizialen. 15 kobrezko erreal.
Zubi-brankan puskatu zen laztabin bat konpontzea. 2 kobrezko erreal.
Masta nagusia egitea 68 kobrezko erreal
Trinketa. 30 kobrezko erreal.
Branka-hagaa, masta nagusia, trinketa eta bi mastagain egitea. 32 kobrezko erreal.
Masta nagusirako eta trinketarako bi dibidiet-tope egitea, bakoitze bere. 32 kobrezko erreal.
Bela nagusia eta trinketakoa joste bere moneta eta guzti. Gabia eta mastaren belak egitea, erremintagatik sei erreal gehiago kontatuz. 94 kobrezko erreal.
Bi hondarrezko erloju. 5 zilarrezko erreal.
Itsasorratz bat. 5 zilarrezko erreal.
Hainbat neurritako 45 iltze. 32 kobrezko erreal.
21 libra burdina, ontziaren zuakerrak egiteko erabili zena. 22 marabedi.
Bi giltzarrapo. 11 erreal.
Hamazazpi pertoke espala eta guzti ,txirrikak, eraztunak, eskake eta bi polea motoi. 18 erreal.
Arrantzarako tresnetarako zortzi gako. 18 erreal.
Beheko ponparen erreminta eta goiko ponpa, hau ateratzeko gako eta guzti. 14 erreal.
Hiru itsasarotz ofizialen soldata. 18 erreal.
Sei libra iztupa. 6 erreal.
Zortzi azumbre koipe. 5 erreal eta marabedi 1.
Aizkora bat, bi laztabin eta bi istinkatzeko tresna. 10 zilarrezko erreal.
Sokateria mundruneztatzea eta patatxea moldatu eta tresnatzea. 30 zilarrezko erreal.
Bi galdara alokatu eta Ondarroa eta Debatik ekartzea. 9 kobrezko erreal.
Berrogeita sei besaerdi gaztainondo ohol. 21 erreal eta 12 marabedi.
Beste aizkora bat. 3 kobrezko erreal.
Ontziako aienka eta arraka guztiak. 80 zilarrezko erreal.
Mailu bat, laztabin bat eta bostehun tatxet ontziko langileentzako. 10 kobrezko erreal.
Hiru aingura. 12 kobrezko erreal.
Txalupa bateko bela zahar bat ontziko langileentzako. 18 kobrezko erreal.
Eltze bat. 15 kobrezko erreal.
Bi su-aho. 150 kobrezko erreal.
Estatxa eta bere aska, baita horiek aztertzea. 80 zilarrezko erreal.
Jacobo Gaztañetaren bere estatxa bat. 80 zilarrezko erreal.
Zumaiara bidalitako bi mezulari. 4 kobrezko erreal.
Gaztañetak Francisco de Arrizabala etortzeko bidalitako mezularia, honek patatxe osoaren balioaren zerrenda egin zezan. 2 kobrezko erreal.
Didibietaren ardatza. 4 kobrezko erreal.
Lau uztai, manta eta eroseloak heltzeko azao eta guzti. 12 kobrezko erreal.
Mosketeak heltzeko soka. 4 kobrezko erreal.
Ehun zilarrezko erreal, patatxea egin zuen maisuari gabonsari gisa eman. 100 zilarrezko erreal.
Frantses-patata bat, ontziko langileentzako. 4 zilarrezko erreal.
Gaztañetak Zumaiara bidean galdutako estatxa aurkitu zuen emakumeari emandako saria. 12 zilarrezko erreal.
Soberan zegoen olana bat Jose de Iturribalzagari eman zitzaion, patatxeko patroia. -
Halaber, ontziak behar zituen azken ukituak emateko hamasei ofizial kontratatzea. 80 kobrezko erreal.