Apaindura

Historian zehar, pistoletako zatirik garrantzitsuenak apaindu izan dira. Batzuetan gainera benetako artelanak egin dira horrelakoetan. Horregatik “kopietan”, originalen erreprodukzio zehatz-zehatzak izaki, tradizio horri eusten diote, zura landuz eta metala hainbat modutan grabatuz. Eskulangile eibartarrek Salvador Sánchez grabatzailearen zerbitzuak erabili ohi dituzte.

Apaindurak eragin handia du pistolen prezioan, bai jartzen zaizkien materialengatik bai motiboen konplexutasunagatik, ezen espezialisten lana eskatzen dute. Hori dela eta, baldintzak aurrez finkatu behar izaten dira, ohikoaz apartekoak diren neurrian bederen.

Ramón Galán Tallens-ek bere lanetako batean dioenez –honek, 2003an, lor zitekeen puntuaziorik handiena lortu zuen kirol proba batean ARSAk egindako Galand pistola batez-, Sigmund Freuden iritziz gizonezko askok suzko armekiko sentitzen duten grina eta atxikimendu horretan halako sexu-fetitxismo ezkutuko bat dago. Psikoanalisiaren aitaren ustez, pistola edo fusilaren apainduran gizonezkoen ugal-organoaren proiekzioak ageri dira, proiekzio indartu eta izugarri handiagotuak noski, eta horrelakotzat harturik benerazio eta zaintza berezia jasotzen dute.

Muntatze lanak batez ere eskarmentu handia eskatzen du. Kirol lehiaketetan erabiltzen diren pistoletan doitasun eta oreka eskakizunak oso handiak dira. Adibide modura, esan dezakegu hatzak tiro egitean katu gainean egiten duen presioak ez duela 400 g-tik gora egiten, arma gehienetan presio horretatik gora egoten bagara ere.

Antzinako eta aurrekargako Armen Tiratzaileen Mundu ElkarteaM.L.A.I.C. erakundeak (Antzinako eta aurrekargako Armen Tiratzaileen Mundu Elkartea) araututako tiro lehiaketek oso garrantzi eta maila handia dute zenbait herrialdetan (ARSA).