Arrantza

Antzina-antzinatik, arrantza gizakiak bere elikadura-premiaren zati bat, edo askotan zati handi bat, asetzeko erabili izan duten jarduera garrantzitsuenetako bat izan da.

Arrantza-teknikak oso motel joan dira garatzen, iraganeko oinarrizko tekniketatik hasi eta gaur egungo sistema konplexuetara iritsi arte. Hala ere, herri primitiboetan nahiz teknikoki herri garatuenetan ere, Historiaurreko gizakiek erabiltzen zituzten metodoak erabiltzen dituzte oraindik ere.

Euskal Herria historian zehar itsasora horren lotuta egon denez, bertan ere gauza bera gertatu da. Besteak beste olagarro arrantza eta gabarrantza edo gaueko arrantza, gure kostaldean oso zabalduta dauden jarduerak dira, eta ezinbesteko aurrerakuntzen ondorioz pixka bat garatu badira ere, iraganean bezalaxe egiten dira gaur egun ere.