Arrantza 1940ko eta 1950eko hamarkadetan

Jarraian azaltzen diren datuak ez dira horren ezagunak. Montes aldizkarian argitaratu ziren (1949ko maiatza, 156-158 orrialdeak). Lehen esan dugun bezalaxe, jarduera ixilekoa edo debekatua zenez, seguru asko datuak ez dira benetakoak izango, baina hala eta guztiz ere interesgarriak dira.

 

Ibaiko arrantza Gipuzkoan, 1947an

 
Espeziea Ibaia Kg. Salneurria Pezetak
Izokina Bidasoa 270 Kiloko 140 pezeta. 37.840
Amuarraina Urumea
Urola eta ibaiadarrak
Bidasoa
Deba eta ibaiadarrak
Oria eta ibaiadarrak
Alzamia eta ibaiadarrak
Guztira
900
345
340
185
80
40
1.890
Kiloko 14-20 pezeta. 29.865
Angulak Oria
Bidasoa
Urola
Urumea
Deba
Guztira
1.700
600
200
200
175
2.875
Kiloko 120-150 pezeta. 386.000
Aingirak Bidasoa
Urumea
Besteak
Guztira
3.100
1.800
217
5.117
Kiloko 4-10 pezeta. 386.000
Barboak eta abar... Urola eta ibaiadarrak
Oria eta ibaiadarrak
Deba eta ibaiadarrak
Guztira
95
70
35
200
Kiloko 4 pezeta inguru. 768
Karramarroak Deba, Oria eta ibaiadarrak 72 Kiloko 10-12 pezeta. -
- IBAI ARRANTZA GUZTIRA 10.315 - 483.975

Ramiro Larrañagaren arabera, 1940ko eta 1950eko hamarkadan, Deba ibaia Soraluzetik pasatzen zen lekuan ohikoena barboak arrantzatzea zen. Horretarako kanabera eta amua erabiltzen zituzten, eta amuan aldez aurretik ondo zukutako arto puska bat jartzen zuten. Loina txikiak arrantzatzeko ere sistema bera erabiltzen zuten, baina kasu horretan, amuan ogi-mamia jartzen zen. Halaber ohikoa izaten zen “txalupa batetik loina talde baten gainera xinga izeneko sare bat botatzea”, horrela arrainak sare borobilean harrapatuta geratzen baitziren. Amuarraiak arrantzatzeko zizare edo txitxara erabiltzen zen, batez ere ubideetan eskuratzen zirenak.

Loina txikiak, gazteleraz escalo izenez ere ezagunak zirenak, eta muxar handiak (tamaina berekoak baina azala irristakorra zuten, aingiraren antzekoa) ez ziren horrenbeste harrapatzen, baina txano formako sare batekin harrapatzen ziren.

Deba ibaiaHorrelakoa zen Deba ibaia Eibarretik igarotzean (Amaña), duela hirurogeita hamar urte inguru. Gaur egun errepide eta eraikinez beteta dago. (Argazkia Indalezio Oianguren).

Sare hark kirtena zuen eta hortik helduta ibai ertzetik pasatzen zen, batez ere ufako uholdeak izaten zirenean, arrain txiki haiek ibai ertzean babesten baitziren. Muxarrak eta loinak harrapatzekoere askotan erabiltzen ziren: ipurdi ahurra zuen kristalezko botila bat zen, barruan ogi apur batzuk amu gisa jarri eta sakonera gutxira jartzen zen. Arrainak botilaren ipurditik sartzen ziren (aldez aurretik puskatzen zena), horrela butroi antzeko tresna lortzen baitzen. Horrela, behin botilara sartzen zirenean, arrainek ezin izaten zuten handik atera. Botilak era berezian kokatu behar izaten ziren: kortxoa beti ibaiaren korrontearen kontra jarri behar zen, eta botilaren sarrera-ahoa ere norabide berean geratu behar zen, bestela ezin izaten baitzen arrainik harrapatu.

Beste arrantza-metodo bat haitzpeetakoa edo arrokapekoa zen, eta loina nahiz barboak eskuz harrapatzean zatzan. Halaber, aingira arrantzatzea zailagoa izaten zen, eta horretarako kordelak izeneko sistema erabiltzen zen. Ibaira (gehienetan gauez) hainbat amu zintzilikatuta zituen soka bat botatzen zuten. Amu bakoitzak bere txitxara zeukan, aingirek amua heldu eta hauek han harrapatuta gelditu zitezen. Egunsentian arrantzalea berriz ere ibaira gerturatzen zen, eta orduan jasotzen zituen harrapakinak. Soka edo kordel horren ertz bat aingura gisa funtzionatzen zuen harri bati lotzen zitzaion, eta beste ertza, berriz, ibaiertzean zegoen adar bati.