Artisauak

Artazigile maisua arduratzen zen lantegiaz, ofizialen eta ikastunen laguntzarekin. Gazteek 13 edo 14 urterekin ekiten zioten lanbideari; lantegiren batean sartzen ziren hango jabearen esanetara lan egiten ikasteko. Maiz, kontratu bat finkatzen zen eta, hein horretan, gazteak, bere gurasoek ordezkatu behar zutena, hitz ematen zuen maisuari lantegiko zereginetan lagundu egingo ziola denboraldi jakin baterako; eta maisuak, bere aldetik, lanbidea erakutsiko ziola eta janzteko zeren bat eta, askotan, jana ere bai, emango zizkion.

Gazteak lanbidearen gaineko ezagupenak eta trebetasunak bereganatu ahala, ofizial kategoria hartuko zuen eta, denboraren joanean eta, ekinaren ekinez, bere lantegi propioan maisu izatea ere ahal izango zuen lortu.

1602. urtean, 53 artazi eta aizto egile maisu bildu egin ziren eta San Matiasen izenean gremioa eratu. Produktu horien fabrikazioa arautzeko eginkizuna izango zuen gremioak eta, aldi berean, kontrolatzeko “ekoitzitako artaziak eta aiztoak, eta beste arma ebakitzaile ondo eginak eta sendoak zirela, behar bezala tenplatuta eta zorroztuta zeudela”. Helburuen artean, lanbideari eta produktuei babesa ematea jarri zuten eta, hala, besteak beste, “aiztogile bakoitzak fabrikazio marka propioa izatea” erabaki zuten.