Lantegia

Lantegia lokal txiki batean jartzen zuten, askotan, etxeren bateko beheko plantan edo teilapean. Egur ikatzarekin mantentzen zen sutegi txiki bat izaten zuten han eta eskuz eragindako pertika baten bidez,egurrez eta narruz egindako hauspoak airea ufatzen zuen. Sutegiaren ondoan, enbor zati lodi baten gainean ingudea jartzen zen eta ontzi bat, askotan, harrizkoa izan ohi zena, laneko erremintak hozteko eta egindako artaziak tenplatzeko urez betetzen zen hutsunea egiten zi tzaiolarik erdialdean.

Lokalak leihoa zabala izatea nahitaezkoa zen eta, hala, xehetasun handiko lana eskatzen zuten eragiketak egin ahal izateko artisau eran jarduten zuen artazi egileak behar zuen kanpoko argia barneratu egingo zen.

Leiho horren ondoan lan mahaia edo aulkia jartzen ziren eta, hara finkatuta, estutzeko tornu txiki bat, eta, haren gainean, erreminta ugari. Arbastatzeko eta zorrozteko harri bat, edo bi ere, egongo ziren lantegian; ohi zenez, harearri naturala erabiliko zen horretarako, bertikalean jartzen ziren zirkulu erako harri horiek, eta haien ardatz horizontala egur zati bitan eutsita, bira arazten zitzaien lan egiteko. Harri horiek biradera eszentrikoa izaten zuten, eta biratzeko eskuarekin edo oinarekin eragiten zitzaion. Eginkizun hori, askotan, ikastunak hartu beharko zuen bere gain.

pablo lopez quintanaGaur egungo artisaua, artazi xafla forjatzen. Haren lan moldea ez da modu adierazgarrian aldatzen XVI. mendeko moldetik. (Pablo Quintana Lopez egilearen La Labranza y Transformación Artesanal del Hierro en Taramundi y Los Oscos liburutik hartutako argazkia)