Merkaturatzea

Artisau hauek produkzioa bitartekari batzuen bidez merkaturatzen dute (denda espezializatuak), edota jostailuak bertaratzen diren azoketan saltzen dituzte. Esan beharra dago urtero hogei bat azokatan parte hartzen dutela, batez ere Euskal Herrian bertan.

Salmenta prezioak artisauen artean erabakitzen dituzte. Oro har, erabilitako materialen kosteari produktuak egiten emandako denbora gehitzen zaio, orduko 15 € inguru kobratuta. Hala eta guztiz ere, ohikoa da eskaintza eta eskaria dela eta era horretan ezarritako prezioak murriztu behar izatea.

Beste batzuetan bezala, lanbide honetan ere egiazta daiteke produktu ez bereziak direnek, hau da ezaugarri berezirik ez dutenek edo, nolabait esateko seriean eginda daudenek, inportazioen lehia gogorra jasaten ari direla, eta horrek kalte handia eragin die gure herriko artisauei orokorrean, eta jostailuak fabrikatzen dituztenei bereziki.

Ana Aspiazu Argazkiak: Carmelo Urdangarin

Marrazkiak Marrazkiak: Julen Zabaleta