Produktuak

Artisau hauek egurra baino ez dute erabiltzen jostailuak egiteko, pinu egurra, jostailuak margotu behar direnean batez ere, eta okume, baina, noiz edo noiz haritza eta pagoa ere baliatzen dituzte.

Fabrikatzen dituzten produktuak funtsean didaktikoak eta apaintze-koak dira. Jostailu didaktikoei dagokienez, lortu nahi duten helburua haurrak dibertitzea dela esan behar da, eta era berean irakaspenen bat bereganatzea. Apaintzeko jostailuak egiten dituztenean, berriz, ingurunea apaintzea besterik ez dute bilatzen.

Fabrikatzen dituzten jostailuen artean honakoak dira azpimarraga-rrienak:

  • Puzzleak: modelo eta neurri askotako puzzleak egiten dituzte, erabiltzea aurreikusita dagoen haurren adinari egokituak. Forma irregularrekoak izaten dira. Ertzak leundu egiten zaizkie eta ez irensteko moduko tamaina eman (2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat egiten dituztenak). Kolorea ematerakoan pintura eta berniz ez toxikoak erabiltzen dituzte. Jostailu mota honetan nabarmenak eskualde eta herrialdeen mapak dira, eskuz margo-tuak zein serigrafiatuak.
  • Irudi desmuntagarriak.
  • Irudi mugikariak: besteak beste jauzkariak, okilak eta hegodun txoriak.
  • Herrestan eramateko jostailuak: elefanteak, zaldiak, zakurrak, oiloak, kilkerrak eta matxinsaltoak, besteak beste.
  • Irudi kulunkariak: zaldiak eta erratzak, esaterako, iltzerik erabili gabe fabrikatuak.

Cuna