Prozesua

Jostailuak fabrikatzeko beharrezko materialak (egurra, pinturak, zur-ginek erabiltzen duten kola) biltegi espezializatuetan erosten dituzte.

Produkziorako prozesua aldatu egiten da, fabrikatu nahi diren jostailuen ezaugarrien arabera, baina, oro har ondorengo eskemari jarraiki gauzatzen da:

  • Diseinua. Eskaera oso aldakorra denez, artisaua jostailu berriak sortzera behartuta dago beti, edo, gutxienez, koloreak edo for-mak egokitu behar izaten ditu, beti produktu bereziak lortzeko. Zenbaitetan, jostailu merkeagoak fabrikatu behar direla eta, diseinu bereziak prestatu behar dira fabrikazio kosteak merkeagoak izan daitezen.
  • Egurra prestatzea, lodia ematea izenez ezagutzen dena, hau da, ohola behar diren neurrietara egokitu behar da.
  • Egurra marrusketaz lantzea. Egurra prestatu eta gero marrusketaz landu behar da.
  • Markatu eta moztea. Markatu aurretik egurra behar diren neurriei jarraiki moztu behar da.
  • Berriro lizatzea, eta kasu batzuetan ertzak berriro marrusketatzea.
  • Margotzea. Horretarako aurretik poroak, baldin badaude, estali egin behar dira, egurraren gainean "poro estalgarria" botata. Margotze lana beti pintura plastikoak eta ur bernizak erabilita egiten da, modelo batzuei jarraiki. Horretarako pistola aerografi- koak eta ereduak erabil daitezke, edo brotxak eta pintzelak.
  • Azkeneko lana jostailua muntatzea izaten da.

Elaboración