Artisau maisuak

Jonan Basterretxea Irurzunek (Donostia, 1959-10-3) eta Idoia Seijo Iruretagoienak (Hondarribia, 1962-02-18) osatzen duten taldea oso zaila da artearen edo artisau lanaren artean katalogatzea, bokazio, formazio kualifikatu eta artearen alorreko lorpen nabarmenengatik. Antxon Agirre Sorondori jarraiki, hauen lanari “el concepto medieval de artesanal, que abarca a los artesanos y menestrales” aplikatuko diegu.

Idoiak BBBko 3. maila egiten ari zela utzi zituen ikasketak marrazteko ikasketetan sakontzeko, eta Jonanekin batera, honek era antzeko ibilbi-dea baitu, zeramika ikasketak egin zituen Madrilgo Jacinto Alcántara udal eskolan 1979/1981 hirurtekoan. Ondorengo bi urteetan (1982/83) Arantzazuko baselizaren muraletan (500 m2) aritu zen lanean Nestor Basterre- txearekin. Bokazioak eta berritzeko nahiak azken urte honetan Bartzelonako La Fanfare taldeak hari txotxongiloen fabrikazioaz eta eszenografiaz emandako ikastaroetan parte hartzera eraman ditu.

Material berriak ikasi eta horien inguruan ikertzeko asmoz (poliesterra, beira zuntza eta erretxinak, egur ore sintetikoak, harria, zeramikak eta poliespanak, besteak beste) beste hainbat tailerretan ere parte hartu izan dute. Azpimarratzekoa da latexezko panpinak fabrikatzearen gainean Bar- tzelonan 1993. urtean Green Fingen Microheater Ingalaterrako taldearekin egin zuten ikastaroa.

 

Lanak

Sormenak eta teknika ugari menderatzeak hainbat produktu arrakasta handiz egiteko aukera ematen diete Jonan eta Idoiari, hala nola txotxongiloak, erraldoi eta buruhandiak, eszenografiak, maskotak, maskak eta atrezzoak. Gainera, zenbait ikastaro eman dituzte marionetak egiteko tekniken inguruan.

Artisau maisu hauek 1983. urtean Menina denda-tailerra jarri zuten abian Hondarribian. Urteen poderioz instalazio horiek handitzen joan dira, etxebizitzaren ondoan tailer berri bat eginda, eta Irunen 80 m2 inguruko beste tailer bat eta 75 m2 gutxi gorabehera duen zurgindegi partekatu bat irekita.

Prozesuak fabrikatuko dituzten produktuen araberakoak dira, hau da, aldatu egiten dira. Hari marioneta bat fabrikatzerakoan, oro har azalduta, lehenengo eta behin zein irudi egingo den erabaki behar da, eta horretarako beharrezko informazio guztia bilatu behar izaten da, irudiak eta idatzizko agiriak barne. Behin erabaki hori hartu ondoren, marioneta osatzen duten atal guztien marrazkiak eta zirriborroak egin behar dira. Fase honetan da nagusi artista/artisauen sormena.

Jarraian, marionetaren osagai guztiak presatu behar dira (oihalak, brodatuak, larruak, hariak, beste batzuen artean). Ondorengo zeregina gorputza eta eskuak egitea izaten da. Lehenengo eta behin gorputza buztinez moldatu behar da, horrek balio izango baitu paper-kartoizko errepika egin ahal izateko. Prozesu luze baten ondoren ilea jartzen zaio. Eskuak, berriz, oreaz egiten dira, eta bana-banaka.

Marionetek daramaten jantzia espezifikoa da bakoitzarentzat. Jan- tziaren beheko aldean pisu batzuk jartzen dira behar bezalako erorketa lortzeko. Azkenik, marioneta margotu eta muntatu egiten da.

Txotxongiloa

Txotxongiloa

Eskatzaileak

Jonan eta Idoiak azoka eta erakusketa ugaritan aurkeztu izan dute beraiek egindako lana. Azpimarratzekoak dira: 1986. urteaz geroztik Errenterian antolatzen den Artisautza Azoka; Alemanian, Osnabruc hiriko Kultur Etxean egiten den marioneten azoka (1988); Palma de Mallorcako Azoka Profesionala (1989), Bartzelonako Sant Lluc Ateneo Culturalek antolatzen duena, eta Donostian egiten direnak.

Hala eta guztiz ere, artisau maisu hauek ezagunak izatearen eta eskaera handia jasotzearen arrazoi nagusia da lana ongi egiten dutela eta produktu aukera handia eskaintzen dutela. Eskaera gehien egiten dietenen artean erakunde publikoak, antzerki taldeak, ikastetxeak eta publizitate eta kultur kudeaketako enpresak ditugu, bildumazale pribatuak ahaztu gabe. Aipatu beharra dago lehenengo kasuan batez ere, erakunde publikoek enkarguak adjudikatzeko lehiaketa publikoak deitzen dituztela.

Meninak egindako marionetak herrialde askotako bilduma pribatuetan daude. Arroxelako (Frantzia) Automaten Museoan eta Alzuzako (Nafarroa) Jorge Oteiza Fundazioan ere aurki daitezke artisau hauen obrak. Halaber, Menina antzerki talde askorekin aritu da elkarlanean, eta udal askok hainbat lan egiteko deitutako lehiaketa publikoetan lehenengo postua lortu du.