Artisau Polifazetikoa

Soledad Santisteban Villanuevak (Bilbo 1956) jaioterrian egin zituen oinarrizko ikasketak eta batxilergoa, eta Arkitektorako lehenengo hiru urteak Madrilgo Eskolan. 1986/1991n Espainiako Historian lizentziatu zen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN).

Berritzeko nahiak eraginda tapizak ehuntzeko teknika praktikatu zuen eta indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen. 1980. urtean esku ehundegietan ehuntzeko espezializazioa egin zuen Granadan.

1983. urtean Marurin (Bizkaia) esku ehundegietako bere lehenengo ehuntzeko tailerra jarri zuen abian, batez ere alfonbrekin lan egiteko. Bi urte beranduago Bizkaiko hiriburura aldatu zen, hasiera batean Bilboko Ibañez kaleko tailer batera, eta beranduxeago Particular de Costa kalean gaur egun duen kokapenera.

Zegoen eskaerari kasu eginez, tapizak fabrikatzeko eta eskuz ehun- tzeko klaseak hasi zen ematen. Aldi berean mantak eta alfonbrak fabrikatu zituen eta lihoa lantzen hasi zen. 1990. urtean alfonbrak konpontzen hasi zen, eta gaur egun arte espezialitate honetako tekniken inguruan etengabe ikertzen aritu da.

Artisau honek hasierako ikertzeko bokazioa mantendu du, eta maiz Europako ikastaro eta kongresuetara bertaratu da.

Soledad