Artisaua

Karmele López Domínguezek oso gazte zela erakutsi zuen beirarekiko interesa, eta bizitza osoan zehar izan du harreman estua arte plastikoekin. Material hori tratatzeko izan duen prestakuntza, neurri handi batean, autodidakta baten prestakuntza da. Haren ibilbidean funtsezkoa da liburu eta agiri espezializatuak aztertzea eta bere zaletasunekin zerikusia duten jarduera mota guztiak behatzea.

Horretaz gain, hainbat ikastarotan parte hartu du, besteak beste Segoviako Beiraren Zentro Nazionalak emandakoetan. Urtero IFEMARA joaten da, eta bertako tailerretan partehartze aktiboa du; hori dela eta, etengabe eguneratzen du bere formazioa.

Artisau honen iritziz, beirazko objektuak apaintzeko lanbidea menperatzeko, pultsu ona eta koloreen harmonia zentzuaz gain beharrezkoa da pazientzia eta irudimen handiak izatea, baita bezeroek motibo eta koloreen inguruan izan ditzaketen gustu aldaketak antzemateko jakin-mina ere.

1984. urtean lantegi bat ireki zuen Donostiako Amara auzoan.

Karmele López Karmele López, bere tailerrean lanean.