Artisauak

Jose Maria Bravo Rodadok (Jemenuño, Segovia 1963), oinarrizko ikasketak egin ondoren, lehenengo eta behin Errenteriako Lanbide Heziketako Eskola Sindikalean ikasi zuen eta gero Donostiako Politeknikoan mekanikari doitzaile ikasketak egin zituen. 1984. urtean, egurra lantzeko joerak lanbide honetan lehenengo urratsak ematera bideratu zuen, eta hainbat objektu fabrikatzera ondoren.

Ana Azpiazu Zatarainek (Donostia, 1960) ikasketak bukatzean eus-kara eskolak ematen aritu zen 10 urtez. Ondoren, senarrarekin elkar-lanean hasi zen artisau jarduera honetan. Hasieran nahikoa baldintza estu eta eskasetan lan egin zuten, baina, denboraren poderioz, tailerra eta produkziorako baliabideak apurka-apurka hobetzen joan ziren.

Jose Maria Bravo eta Ana Aspiazu