Artisaua

Felix Barcina Vallek, Burebako Llanosen jaioa, 1939an, gazte-gaztetatik uztartu zituen ikasle-lanak, batez ere eguraldia kaxkarreko egunetan, eta bere jaioterriko bizilagunen abereen zainketan aitari lagunduz egin beharreko lanak. 1957an Arrasatera aldatu zen familiarekin, eta han osatuko zuen bere heziketa, lehenengo Niton lan eginez, ijezketari eta trefilaketari lotutako enpresan hain zuzen, eta ondoren, 1961etik aurrera, 22 urte zituela, Elman, gero Gelman, etxerako hainbat produkturen fabrikatzaile, besteak beste, kafe-errotak, izotza sortzeko makinak, etxegintzarako lotura-mahuka egin ahal izateko burdinaren galdaketa eta banku-torlojuak. 1997an erretiratu zen, 58 urte zituela.       

Felix bere aitona Valentin eta bere aita Jose Mariren eskutik hasi zen bere lanbidean, biak artzainak, artaldea zaindu bitartean edota ilunabarretan, batez ere, egurrezko koilarak eta bastoiak egiten zituzten, baina horretaz gain, baita artzain-zakuak eta hotzari kontra egiteko zamarrak ere. Txamarra horiek egiteko orduan, zazpi ziren erabili ohi zituzten ardi-larru motak. Masako larrera martxoan igotzen ziren, eta azaro aldera behera berriz etorri. Urteen poderioz, egurra lehen aipatu ditugun lanabes bihurtzeko teknikak menperatzen joan zen. Hala ere, gogoratu behar da euskal artzainek eskugain ugari egiten zituztela, beren eguneroko bizimoduan erabiltzeko eta beste batzuk saltzeko ere. Felixek minez gogoratzen ditu garaian garaiko gobernuek sustatutako basoberritzeak, abeltzaintzaren iraupena eten zutelako.

Erretiroarekin, artisau-lanari heldu zion berriro ere, bete-betean.

Felix Barcina ValleFelix Barcina, azoka batean lan egiten.