Produktuak

Felix Barcinak egiten dituen egurrezko produktuengan erreparatuz gero, argi nabarmentzen zaigu noraino menderatzen duen bere teknika. Gauza dirudi eskatutako edozein pieza halakotutzeko.

Egurra eraldatzearekin lortzen dituen lanabesen artean, aipagarriak dira sukalderako diren honako hauek: koilara estandarrak edo spaguettiak jateko propio egindakoak, 500 mm-ko luzera duten isurketa-zaliak, ontziak, zukugailuak, sardexka arruntak eta bereziak angulak/gulak jateko, txokolatea nahasteko gailuak edota gatza, eztia, azafraia eta piperrautsa zerbitzatzeko gailuak, besteak beste. Horietaz gain, intxaurrak apurtzeko tresnak ere egiten ditu, baita haragia edo arraina zapaltzeko tresnak ere, eta hodi txiki bat erabiliz eta uztai batetik tira eginez latorriak irekitzeko piezak. Matxardak, eztenak, hautsontziak, abereentzako lepokoak, dultzainak eta danborra jotzeko txirikilak ere egiten ditu.

Cucharas de maderaArtisauak egiten dituen hainbat lanabes. (Argazkia: Julen Zabaleta).