Atabalak

Danbor hau, danbolina ez bezala, gerrian eusten da edo sorbaldatik soka batez zintzilik eramaten da. Bi ziri edo makilekin jotzen da, esku bakoitzean bat hartuta, eta soinu sakonagoa lortzen da. Aipatua dugu dokumentuetan jasota dagoela XVIII. mendearen erdialdean dagoeneko erabiltzen zela, txistu eta danbolinarekin taldea osatuz.

Artisauak bi neurritako atabalak fabrikatzen ditu, bat 12 hazbeteko diametrokoa (305 mm) eta bestea 14koa (355 mm), eta oro har 20 zen-timetroko altuerakoa. Materialak eta fabrikatzeko prozesua, funtsean, danbolinarenaren antzekoak dira.

 

Ziriak edo makilak

Ziri eta makilak fabrikatzen ditu, material eta neurri desberdinak erabilita, danbolin zein atabaletarako. Azpimarratu beharra dago horiek egiterakoan apaindura ugari erabiltzen duela.

Elaborazioa tornu kopiatzaile batean gauzatzen du.

 

Merkaturatzea

Azken urteotan Joxe Manuel gero eta artisau azoka gutxiagotara bertaratzen da, horietan denbora luzea eman behar izaten baita.

Batez ere Tolosako tailerrean produzitzen duena merkaturatzen du, eta herrialdeko herri nagusietan dauden denda espezializatuen bidez.

Eskaintza zabala eta baliozko eskatzaileen aurrean duen irudi ona dela eta, eskaera ugari jasotzen ditu.

AtabalakArgazkiak: Carmelo Urdangarin