MATXINBENTAKO AZURMENDI ANAIAK

Juan Garmendia Larrañagak Nuarben kokatzen zuen, baserrietan banatutako 300 bat biztanleko herrian, laneguneko 80 bat dozena otarreren produkzioa; horren parte bat esportaziora bideratzen zen. Oroitzapenean geratu da lehen eskulangilearen izena, Jose Alegria baitzen, Bide-buru baserrikoa. Duela 40 urte inguru, artean 12 edo 13 baserritan egiten zituzten otarreak.

Gaur egun esan dezakegu gaztainazko otarreen fabrikazioa Matxinbentan (Beasain) biltzen dela nagusiki, eta egile nagusiak Azurmendi anaiak direla.

Azurmendi sendiak emandako argazkia(Azurmendi sendiak emandako argazkia)

(Azurmendi sendiak emandako argazkia)(Azurmendi sendiak emandako argazkia)