Eskulangileak

Batez ere XVII. mendetik XIX.era bitartean egin ziren pistolen, aurrekargako edo historiko deitzen zaien horien, eskuzko erreprodukzioa zein konponketa gaitasun profesional handia behar duen jarduera bat da, are handiagoa kirol erabilerako pistolen kasuan, izugarrizko doitasuna behar baitute.

Gaur egungo eskulangile onenak Jesus Maria Arakistain Lezeta (1946) eta Elisa Santiago Rubio (1958) senar-emazte eibartarrak dira. Lehena maisu armagile ospetsu bat da, esperientzia luzea duena arma luzeetarako kaxagintzan (Vda. de J.J. Sarasqueta eta Juan Cruz Mugica), eta hamarkada bat baino gehiago egin duena aurrekargako pistolak egiten (Bizkaiko Derioko Manufacturas Diversas-en eta Arteibar-en). Elisaren ekarpena, berriz, funtsezkoa da negozioaren kudeaketan, jarduerari buruz duen jakituria handiarekin batera. Eta ez da baztertzekoa eskulangintzan bertan egiten duen ekarpena ere.

Eskulangile hauek –ARSA- 1988az geroztik batik bat produkziora bideratutako bere jarduera Bizkaiko Berrizko Uribe auzoan daukaten lantegian garatzen dute.

Galand pistolaren kopia baten xehetasunaGaland (ARSA) pistolaren kopia baten xehetasuna.