Produktuak

Armagintza, XIX. mendeak nahikoa aurrera egin arte, eskulangile beregainen eskutan egon zen. Ez zegoen lantegirik edo enpresarik, ez behintzat gaur ezagutzen ditugunen antzekorik. “Kopien” eskuzko fabrikazioaren kasuan, egoera hori gaur egun arte mantendu da.

Aurrekargako pistolen fabrikatzaile behinenak, bakarrak ia-ia, ARSA eskulangile eibartarrak dira, eta dauzkaten modeloen artean honakoak nabarmendu ditzakegu:

  • 45eko kalibreko duelukoa, perkusio edo pistoikoa, 1871n Liejan (Belgika) egiten zutena.
  • Galand, 41eko kalibrekoa, perkusiozkoa, Frantzian egina XIX. mendean.
  • Rochatte, 45eko kalibrekoa, hau ere frantsesa aurrekoa bezala.
  • J. Maton, 45eko kalibrekoa, ingelesa, suharriz piztekoa eta XIX. mendekoa.
  • Undenhammer, 41 edo 45eko kalibrekoa, XVII. mendekoa eta perkusiozkoa, Estatu Batuetan egina, eta
  • Tanzutsu, japoniarra, hau ere 41eko kalibrekoa, XVII. mendekoa eta metxa-sistema duena.

Arsak fabrikatutako GalandGoitik behera. Arsak fabrikatutako Galand, J. Maton eta Tanzutsu pistolen modeloak.