Baia

Lehenik eta behin “baia” zer den azalduko dugu, angulak harrapatzeko arte edo tresnarik bereizgarriena da eta izena euskarazko bahe hitzetik datorkio.

Egurrezko euskarri biribila da, 40 edo 50 milimetroko zabalera duena eta 1,20 edo 1,40 metroko diametro ingurukoa, perimetro osoan, barruan, sare metaliko oso fina darama zabalera txikiagoko egurrezko beste egitura batez eutsita eta tenkatuta; aspaldi zaku-oihalez egindako sarea izaten zen eta gaur egun Japoniatik ekartzen diren nylonezko sareak erabiltzen dira.

Baiari” 40mm-ko diametroa duen eta 3 edo 4 metro luze den kirtena jartzen zaio; “baia” eusten duen kirtenaren zatia erditik irekita dago Y baten itxura hartuz, eta puntak egituran sartu eta iltzeekin lotzen dira

Oraindik ere egurrezko “baia” asko ikus daitezkeen arren, gaur egun egiten diren gehienak metal arinez egiten dira.

Urola eta Deba ibaietan forma obalatua edo eliptikoa zuten “baiak” erabiltzen ziren, 1,00 x 1,20 metrokoak. Deskripzio horiek "baia" tradizionalarenak dira, ibaiertzera lotutako "kalaleku" edo "txanelatatik" arrantzaleak eskuz erabiltzen dituenak, eta uretan sartu ondoren eskuz mugitzen duena, pultsuan, ur korrontearen aurka, angulak harrapatzeko.

Ibaiaren erdian ainguratuta zeuden ontzietatik, “atoietatik”, arrantza egiteko erabiltzen ziren “baiak” sakonera handiagoan sartzen ziren, brankatik popara mugitzeko angulariek karrete, haizagailu edo troilak erabiltzen zituzten, handiagoak baitziren, 1,50 edo 1,60 metroko diametroa zuten eta 6 edo 7 metro luzeko kirtena.  

Baia

SalabardoSalabardoa edo bahe borobila igotzea kai batetik maneiatuta.