Bakailaoa

Bakailaoa gadidoen familiako arrainik ezagunena da. Bate zere, Norvegia iparraldeko itsasertzean, Lofoten irletan, Islandian, Groenlandian, Labradorren, Ternuan eta Eskozia berrian aurkitzen da. Ur hotzetan bizi da (0º gradu inguruko tenperaturatan bizi da) eta 33/34 milako gazitasunarekin eta itsas zorutik hurbil, adinean aurrera doan eran beherago. 

Oso espezie ugalkorra da. Horrela erdi mailako eme batek jar ditzakeen arrautza kopurua 3 eta 5 milioi bitartean dago. Urtebete egiten duenean bakailaoak 17 eta 20 cm bitartean neurtzen du Iparraldeko itsasoan, baina ur hotzetan polikiago hazten da, gutxi gorabehera erdia. Oso jale handia da, krustazeoak, moluskuak eta bestelako arrainak jaten ditu. 20 urte inguru bizi daitekeela uste da, eta 10 urterekin metro bateko luzera eta 15 eta 25 kilo bitarteko pisua har dezake. Inoiz hartu den bakailaorik handienaren berri Ameriketako itsasertzetik dator eta 80 kg pisatu omen zuen. 

Oso eztabaidatua da Ternuko kalan bakailaoa nork deskubritu zuen, baina iritzirik zabalduenak dio Veneziako, edo seguruenik Genevako Giovanni Cabot edo Caboto izan zela, 1497an. Bitxia da ur hotzetan bizi den arrain honen kontsumo nagusia, batez ere herrialde epel eta beroetan izatea, hala nola: Europa hegoaldean, Afrikan, eta Amerika Hegoaldean. Espainian, hasera batean arrain “zatar eta txar”tzat bazeukaten ere, eskea azkar igo zen, erlijio ohiturak lagun zituela (zenbait garaietan haragia jatea debekatzen zuten) eta nekazarien eskeak bultzatuta, horien elikaduran, gazituta eta lehortuta garrantzia handia izan baitu.